ALDIZKAKO BARUALDIA hitz gutxitan elikagaiekiko abstinentzia boluntarioa litzateke。 Bertan, jaten den aldien (elikadura-leihoa) eta barau egin edo jaten ez den aldien (barau-leihoa) artean zikloak burutzen dira。
Egun modan dagoen elikadura-esku-hartze bat izan arren, baraualdia ez da batere berria, giza eboluzioaren historia osoan egin baita。 Azken urteotan, hala ere, jende ugari antzinako tresna honekin berraurkitzen ari da。 2010az geroztik, "aldizkako baraualdia" izenez egin diren bilaketen kopurua %10。000 inguru handitu da。
Behar bezala eginez gero, barauak osasunari onura handiak emateko ahalmena pisu galera, 2 motako diabetesa hobetu edo guztiz zuzentzea, presio arteriala hobetzea。。。
Ez da nahastu behar INANIZIOAREKIN edota sekulako gosea pasatzearekin。 BARAUA eta INANIZIOA funtsezko alderdi batean dira kontrolean。 Inanizioan denbora luzez nahi izan gabe elikagairik gabeko aldiak sufritzea litzateke, heriotza ere ekarri diezaguketenak。 Intentziorik/kontrolik gabe egiten den zerbait da。
Barau aldiak burutzea, aldiz, elikagaiekiko abstinentzia boluntarioa bat gauzatzea litzateke arrazoi erlijioso, osasun arrazoi edo beste edozein arrazoirengatik。 Normala baino askoz pixu baxuagoa ez duten eta, beraz, egun batzuk igarotzeko behar adina koipe biltegiratuta duten pertsonetan burutzen da。
Gaur egun, urte osoan daukagun elikagaien ugaritasunagatik, borondatezko baraua helburu terapeutikodun tresnarik onenetako bat da, batez ere nutrienteetan aberatsa den elikadura batekin zein bizi-ohitura osasungarriekin (ariketa fisiko erregularra, kalitatezko loa edo estresaren behar bezalako kudeaketa) uztartzen dugunean。